Estekak

erregistroak Erregistroak inportatzeko helbideak

erregistroak Nafarroako liburutegiak. Katalogoak

euskadiko katalogoak Euskadiko liburutegiak. Katalogoak

bestelakoak Bestelakoak

 

ABIES

Abies 2.0k kudeatzen du katalogoa eta, bertan, euskarri desberdinetan dauden dokumentuak aurki daitezke: batik bat liburuak, bideoak, kaseteak eta CD-ROMak.

ABIES

gora

Erregistroak inportatzeko helbideak

BPE (Biblioteca Pública del Estado) Gasteiz

Katalogo honetatik MARC formatuan erregistro bibliografikoak deskargatu daitezke Abies programaren gordailura. ABIESek dokumentu-mota identifikatzen duen kodea aurkitzen du eremu honetan. Eremu hau automatikoki osatzen da.

Rebeca

Katalogazio lana errazteko MEC-ek sortutako datu base honetatik MARC formatuan erregistro bibliografikoak deskargatu daitezke.  Liburutegi publikoetatik egunero bidaltzen dituzte erregistro berriak datu base honetara.

gora

Nafarroako liburutegiak. Katalogoak

La biblioteca pública en casa

Nafarroako Liburutegi Publikoen katalogo bateratua. 250.000 dokumentu inguru daude katalogatuta. Sare honetan 39 udal liburutegi eta  Nafarroako Liburutegi Nagusiaren bibliografia-funtsen informazioa jasotzeaz gain Liburutegi Publikoen direktorioa ere kontsulta daiteke. Dokumentuaren bilaketa katalogo osoan edo  liburutegi zehatz batean egin daiteke.

Nafarroako Unibertsitatea

Unibertsitateko liburutegiaren helburua da dokumentu eta argitalpenetan dagoen  informazio zientifikorako  sarbidea erraztea. Irakaskuntza eta ikerketarako laguntza izan nahi du.

Nafarroako Unibertsitate Publikoa

Unibertsitateko liburutegiaren helburua honako hau da:  Unibertsitate Komunitateko kideei, beren unibertsitate-helburuetarako, informazio zientifiko, tekniko eta profesionalerako sarbidea erraztea.

BINADI. Biblioteca Navarra Digital-Nafarroako Liburutegi Digitala

BINaDI-n Nafarroako literatur eta zientzia lan nagusienak hartzen dira barne, ohiturazkoetatik hasita klasikoetaraino iritsiz, eduki historikoa edo foru eskubidekoak alde batera utzi gabe. BINaDI modu sistematikoan eta irizpide-zabaltasunez hazi behar da, Nafarroako bibliografia ezagutu ahal izateko nahitaezko informazio iturri bilakatzeko.

gora

Euskadiko liburutegiak. Katalogoak

(ELSN) Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionala

300.000 dokumentu baino gehiago daude katalogatuta eta 60 udal liburutegik baino gehiagok parte hartzen dute. Katalogoa  etengabe eguneratzen da. Bilaketa bakarrean erabiltzaileak jakin dezake interesatzen zaion gaiari buruz zenbat dokumentu dauden eta baita zein liburutegitan eskuratu ahal izango dituen ere.

HABE

HABE Liburutegia biblioteka espezializatu eta publikoa da eta hizkuntza du ardatz nagusi. Lau atalez osatuta dago liburutegia:

Koldo Mitxelena

Koldo Mitxelena Kulturuneko liburutegia Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publiko bat da, 16 urtetik gorakoentzat bereziki, informazioa aurkitzeko erraztasunak eman, heziketan lagundu, eta aisialdian aberasteko sortua. Liburutegi orokorra da, humanitateei eta euskal kulturari bideratua.

Foru Liburutegia

Bizkaiko Lurralde Historikoko  lehen liburutegi publikoa da. 1929ko abuztuan sortu zen. Bibliografi fondoa (175.000 ale ingurukoa) da eta, euskal atalean hemeroteka historiko ezin aberatsagoa, osatzera iritsi da.

Deustuko Unibertsitatea

Bilboko  eta Donostiako campusek osatzen dute. Liburutegia Unibertsitatearen parte da, ikerketa eta irakaskuntzarako zerbitzu lagungarria den aldetik. Unibertsitateko Liburutegiak honako sail hauek ditu: Letrak, Zuzenbidea eta Euskal Ikaskuntzak.

Azkue Biblioteka. Euskaltzaindia

Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren liburutegia da eta beronen zerbitzura dago. Hortaz gain, zabalik dago ikerle ororentzat eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Liburutegia

Unibertsitateko Biblioteka honako hauek osatzen dute: Leioako Campuseko Biblioteka Nagusiak eta hainbat campusetan dauden fakultate eta eskoletako 24 bibliotekek. Edonork erabil ditzake ale bibliografikoak eta dokumentuak, lokalen ezaugarriengatik biltegi itxietan daudenak izan ezik.

Bilboko udal Liburutegiak

Bilboko udal liburutegiak osatzen dute sare hau:

Sancho el Sabio Fundazioa

Caja Vital Kutxa-ren Gizarte Ekintza. Gasteiz. Bibliografia-fondo digitalizatuak aurki daitezke: liburuak, aldizkariak, egunkariak, artikuluak, mapak eta material grafikoen katalogoak. Kontsultak aretoan bertan, erreprografia, bisita gidatuak eta erreferentzia zerbitzuak eskaintzen ditu.

gora

Bestelakoak

Navarra Bibliotecas Publicas

Nafarroako 85 liburutegi publikoen  helbideak eta ordutegiak biltzen ditu webgune honek.

Nafarroako eskola liburutegiak

Webgune honetan  honako hau aurki dezakegu: Blitz argitalpenak, Eskola liburutegiak,  Abiesi buruzko informazioa...

DOCE. Documentos de Educación

Datu base hau 70.000 erregistrok osatzen dute. Haur eta Gazte Literaturaren datu basea hilero berritzen da.

Fundación Germán Sánchez Ruipérez

Fundazio honen helburu nagusia kultur ekintzak sustatzea da, batez ere  liburuak eta irakurketari buruzkoak. Webgune honetan: Liburutegi digitala, Haur eta Gazte Literaturaren katalogoa, irakurketa gidak,... aurki daitezke.

REBIUN (Red de Bibliotecas Universitarias españolas)

Espainiako unibertsitate guztietako liburutegiek osatzen dute.

ISBN (International Standard Book Number)

Liburutegietako Nazioarteko Zenbaki Normalizatua.

Datu base honetan 1972tik aurrera argitaratu diren liburuen erreferentziak aurki daitezke.

gora

_______________________________

EIBZ