Bilaketa bibliografikorako aholkuak:
E-postaz, faxez, posta arruntez eta oso kontsulta zehatzak direnean soilik telefonoz ere jaso eta erantzungo diegu bezeroek eginiko galderei eta kontsulta bibliografikoei.
Materialen kontsulta eta mailegu zerbitzua:
Fondoak eskuratzeko baldintzak:
EIBZko liburutegia osatzen duten dokumentuak (liburuak, aldizkariak, CD-ROMak, DVDak, bideoak eta abar) irakaskuntzan lan egiten duten guztiek eskuratu eta azter ditzakete gure aretoan.
Mailegurako baldintzak:
Dokumentuak maileguan hartu nahi dituenak aldez aurretik liburutegiko bazkide txartela eskuratu behar du nahitaez. Txartelaren bitartez dokumentu hauek har daitezke maileguan: liburuak eta Ikus-entzunezko dokumentuak.
Liburutegiko fondoan gutxi gora-behera 4.000 ale daude erregistratuak. Baina den-denak ezin daitezke maileguan eraman. Erreferentzia obrak (entziklopediak, hiztegiak eta abar), edo liburu berri-ezinak ezin dira maileguan hartu.
Gehienez hiru dokumentu eraman daitezke, hiru astetarako maileguan eta beste hiru astetarako mailegaldia berritzeko aukerarekin.
Liburutegiko ordutegia:
Astelehenetik - Ostiralera 8:30 - 14:00
Helbide eta telefonoa:Zubiarte, 13
31620 Uharte-Iruñea
Tf. 948 361093
_______________________________