EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
EIBZ

Murrizketak direla eta, EIBZko irakasleen adierazpena

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Espainiako Gobernuak Hezkuntza Publikoaren inguruan hartu berri dituen neurrien aurrean, gure desadostasuna adierazi nahi dugu. Kalitatezko Hezkuntza Publikoa ez da bermatuko irakasleen ordutegiak eta klaseko ratioak handituz, ezta bestelako neurri kaltegarriak aplikatuta ere.

 EIBZko irakasle kopurua 9tik 5era jaitsi dute; horren ondorioz, formazio-eskaintza izugarri murriztuko da hurrengo urteari begira, baita irakasleei ematen zaien zerbitzua eta aholkularitza ere. Hezkuntzaren berrikuntza eta kalitatea jokoan daude, hau da, Nafarroaren etorkizuna bera.

 Orain arte, Hezkuntza Publikoa izan da Nafarroaren etorkizunaren zutabe nagusietako bat, eta aurrerantzean ere, hala izaten jarraitzea nahi dugu.

 Horregatik, eskatzen diogu Hezkuntza kontseilariari, Iribas jaunari, Nafarroak dituen eskumenetan oinarriturik, ez ditzala indarrean jarri gobernu zentralak hartutako erabakiak.

 Etorkizunaren alde, murrizketarik ez.

 

EGA 2012 - 1. deialdia - Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Proba idatziaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko egin klik hemen.

 

PROBAREN BALORAZIOA 

“Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, Proba Idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez (ikus. 222/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2012ko deialdiak onesten dituena).

 

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA 

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan nahiz Herri Administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz. Proba Idatziaren behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (MAIATZAREN 14an eta 15ean). Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu MAIATZAREN 29an, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:

http://www.centros.educacion.navarra.es/eibz/

http://www.centros.educacion.navarra.es

http://www.navarra.es

 

AZTERKETAK IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 18AN ETA 19AN, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.

Azterketak ikusteko: EKAINAREN 21ean eta 22an, aldez aurretik emandako orduan.

Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.


AHOZKO PROBA (DATAK ETA TOKIA) 

DATAK: EKAINAREN 1ean, 2an eta 4an.

TOKIA: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ)  Zubiarte, 13 - UHARTE-IRUÑEA-

MAIATZAREN 29an, Proba Idatziaren behin betiko emaitzekin batera, azterketari bakoitzari AHOZKO PROBA egiteko DAGOZKION EGUNA ETA ORDUA ARGITARATUKO DIRA.

Dokumentuak
Download this file (6_Proba idatzia behin_behineko akta.pdf)Akta17 Kb
Download this file (6_Proba idatzia behin_behineko_oharra.pdf)Oharra14 Kb
 

46. buletina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

46. buletina - 2012/05/02: euskarazko udalekuak Bertizko Patzuergoan, EGA, Hezkuntza administrazioa...

Gehiago irakurri...
 

EIBZren webgunea: baliabideak eta zerbitzuak - Izena emateko epea ireki da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

EIBZ-ren webgunea: baliabideak eta zerbitzuak

 

HARTZAILEAK

Euskaraz jarduten duten irakasleak.

HELBURUAK

  • EIBZren webguneak dituen baliabideak ezagutzea.
  • Webgunearen antolamendua zein den ikustea.
  • Web orriek duten materiala aurkeztea.

EDUKIAK

  • Webgunearen orri nagusia. Informazio orokorra eta webmapa.
  • Ikastaroak eta kontsulta atalek duten informazioa aztertu eta nola erabil daitezkeen ikasi. EGA materialak ikusi.
  • Baliabideak web orrietan dauden materialak ikusi.

 

EGUTEGIA

Maiatzak 15, 22, 29; ekainak 5 (astearteetan)

 

IZENA EMATEKO EPEA

APIRILAREN 20TIK maiatzaren 10A ARTE

Izen-ematea hemen egin beharko duzue.

 

 
 

Azken erosketak. 2012ko martxoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
EIBZ Liburutegian jaso ditugun azken materialak, 2012ko martxoa.
 

EGA 2012 - 1. deialdia - Informazio orokorra

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

222/2011 FORU AGINDUA, ABENDUAREN 1EKOA

ega-matrikula

MATRIKULA EPEAK

1. deialdia: urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra, bi egun horiek barne.

DOKUMENTAZIOA ETA TRAMITAZIOA

Nahitaezko agiriak

Izena emateko dokumentazioa:

ON LINE TRAMITAZIOA

  1. Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa behar duzu telematika-izapidea egiteko.
  2. Horietaz baliatzeko, zure informatika-tresnerian capicom osagaia (Explorer erabiltzen baduzu) edo Java runtime 1.6 eta Java plugin (Firefox erabiltxen baduzu) instalatuta izan behar duzu.
  3. "Bideratu" sakatu.
  4. Dokumentazioa eskanerretik pasatu eta telematika-eskaeran gehitu.
eda-datak zerrendak

ZERRENDAK

1. deialdia:

Behin-behinekoak: martxoaren 5ean

Behin betikoak: martxoaren 26an

AZTERKETA DATAK

Martxoan argitaratuko dira.

ega-eraman beharrekoa

AZTERKETARA ERAMAN BEHARREKOA

  • Azterketara nortasun-agiria edo pasaportea eraman behar da.
  • Atariko proba egiteko 2 zenbakidun arkatza eta borragoma behar dira.
  • Azterketa idatzia egiteko boligrafo beltza.
ega-bestelakoak

BESTELAKOAK

  • Azterketariak ziurtatu behar du zerrenda guztietan bere izena agertzen dela.
  • Berrikuste saioetara azterketaria bakarrik joango da, esandako egunean, orduan eta nortasun-agiriarekin.
  • Ahozkoen azterketa grabatu nahi izanez gero, matrikula orrian adierazi behar da.
  • Norbaitek urritasunik badu, azterketak egiteko baldintza bereziak eska ditzake matrikula orrian.
ega-ohar orokorrak

OHAR OROKORRAK

Ez dute matrikularik egiten ahalko 2012ko deialdi berean Euskal Autonomia Erkidegoan EGA agiria eskuratzeko matrikula egiten dutenek.

Urtean bi deialdi egingo dira. Deialdi bateko kalifikaziorik ezin da gorde hurrengo deialdirako.

Agiria eskuratzeko, azterketetako hiru probak (atarikoa, idatzia, ahozkoa) gainditu behar dira, nahitaez.

ADINA
16 urte beteta 2011ko abenduaren 31n.

 

Hezkuntzako Hiztegia – Irakasleen laneko tresna argitaratu da

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hezkuntzako hiztegia – Irakasleen laneko tresna

Egileak: Javier Tirapu (EIBZ) – Paskual Rekalde (Itzulpen Bulegoa)

Hiztegi honek baditu, gutxienez, bi helburu: batetik, gaztelaniaz hezkuntzaren esparruan azken urteotan baliatzen diren hitzak euskaraz nola esan daitezkeen proposatzea; eta,bestetik, euskaraz erabiltzen ditugun hitz horiek erreferente izatea, kontzeptu jakin batzuez mintzatzean zertaz ari garen jakite aldera.