EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home EGA
Oharrak

EGA 2012 - 1. deialdia - Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Proba idatziaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko egin klik hemen.

 

PROBAREN BALORAZIOA 

“Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, Proba Idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez (ikus. 222/2011 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2012ko deialdiak onesten dituena).

 

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA 

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan nahiz Herri Administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz. Proba Idatziaren behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (MAIATZAREN 14an eta 15ean). Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu MAIATZAREN 29an, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:

http://www.centros.educacion.navarra.es/eibz/

http://www.centros.educacion.navarra.es

http://www.navarra.es

 

AZTERKETAK IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 18AN ETA 19AN, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.

Azterketak ikusteko: EKAINAREN 21ean eta 22an, aldez aurretik emandako orduan.

Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.


AHOZKO PROBA (DATAK ETA TOKIA) 

DATAK: EKAINAREN 1ean, 2an eta 4an.

TOKIA: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ)  Zubiarte, 13 - UHARTE-IRUÑEA-

MAIATZAREN 29an, Proba Idatziaren behin betiko emaitzekin batera, azterketari bakoitzari AHOZKO PROBA egiteko DAGOZKION EGUNA ETA ORDUA ARGITARATUKO DIRA.

Dokumentuak
Download this file (6_Proba idatzia behin_behineko akta.pdf)Akta17 Kb
Download this file (6_Proba idatzia behin_behineko_oharra.pdf)Oharra14 Kb
 

EGA 2012 - 1. deialdia - Atariko Probaren behin betiko emaitzak eta Proba Idatziaren data eta tokia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atariko probaren behin betiko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko egin klik hemen.

  • ATARIKO PROBAREN BALORAZIOA
Atariko Proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko, 65 puntu atera behar dira, gutxienez. Hala ere, baldin eta Atariko Proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen %50era iristen ez bada, 65 puntuko gainditze-muga jaitsi eginen da, ehuneko hori erdiesteko helburuarekin, inolaz ere 60 puntutik behera jaitsi gabe (222/2011 Foru Agindua, abenduaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2012ko deialdiak onesten dituena.)
Hori kontuan hartuta, Atariko Proba gainditzeko eta Proba Idatzira pasatzeko gainditze-muga, 2012ko 1. deialdian, honakoa da: 63 puntu.
  • PROBA IDATZIA

Proba Idatzia apirilaren 21ean, goizeko 10:00etan egingo da.

Proba honetara eraman beharrekoak:

  • NANa / gida baimena edo pasaportea.
  • Boligrafoa eta erlojua (aukeran).
  • Telefono mugikorra itzalita eta gordeta eduki behar da.

Proba hau IRUÑEKO HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALean egingo da (arretaz begira ezazu zer solairutara joatea dagokizun).

Hona hemen alfabetikoki bakoitzari egokitu zaion solairua:

kokap

 

Euskara Ataleko telefono zenbakiak: 848 426613 -  848 426593

Dokumentuak
Download this file (atariko probaren behin betiko akta.pdf)Akta29 Kb
Download this file (2-Proba_Idatzia_Gelen_banaketa.pdf)PROBA IDATZIA - Gelen banaketa27 Kb
   

EGA 2012 - 1. deialdia - Atariko Probaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Atariko probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko egin klik hemen.

  • ATARIKO PROBAREN BALORAZIOA
Atariko Proban 100 puntu atera daitezke, gehienez. Proba gainditzeko eta azterketaren hurrengo fasera pasatzeko, 65 puntu atera behar dira, gutxienez. Hala ere, baldin eta Atariko Proba gainditu dutenen kopurua aurkeztutakoen %50era iristen ez bada, 65 puntuko gainditze-muga jaitsi eginen da, ehuneko hori erdiesteko helburuarekin, inolaz ere 60 puntutik behera jaitsi gabe.
  • (222/2011 Foru Agindua, abenduaren 5ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) eskuratzeko 2012ko deialdiak onesten dituena.)
  • Hori kontuan hartuta, Atariko Proba gainditzeko eta Proba Idatzira pasatzeko gainditze-muga, 2012ko 1. deialdian, honakoa da: 63 puntu.

 

  • ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan nahiz Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, atariko probaren kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (APIRILAREN 3AN ETA 4AN). Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatziko ditu eta emaitzak argitaratuko APIRILAREN 18an iragarki oholean eta hurrengo web orrialdeetan:

http://centros.educacion.navarra.es/eibz

http://www.educacion.navarra.es

http://www.navarra.es/

 

  • AZTERKETA IKUSTEA

Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute EKAINAREN 18AN ETA 19AN, goizeko 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.

Atariko proban, puntuen batuketa zuzena denetz ikusteko saioa da. Nork bere erantzunak alderatzen ahal ditu azterketaren erantzun zuzenekin.

Azterketa ikusteko: EKAINAREN 21EAN ETA 22AN, aldez aurretik emandako orduan.

Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

 

  • PROBA IDATZIA:

DATA: apirilaren 21a

TOKIA: Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala

ORDUA: goizeko 10:00etan 

 

Dokumentuak
Download this file (kalifik  oharra.pdf)Probaren balorazioa22 Kb
Download this file (behin-behinakta.pdf)Akta27 Kb
Download this file (erreklamazioak.pdf)Erreklamazioak4 Kb
Download this file (Azterketa ikustea.pdf)Azterketa ikustea6 Kb
Download this file (Acta_Oharra_eu_gaz b.pdf)Oharrak16 Kb
   


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL