EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home EGA EGA 2011 - 2. deialdia - Proba idatziaren behin-behineko emaitzak

EGA 2011 - 2. deialdia - Proba idatziaren behin-behineko emaitzak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Proba idatziaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Ikusteko egin klik hemen.

PROBAREN BALORAZIOA

"Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, Proba Idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez." (ikus deialdia, 201/2010, abenduaren 24ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofiziala)

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

Egon litezkeen erreklamazioak idatziz aurkeztuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan nahiz Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurrez ikusitako baliabideetako edozein erabiliz, Proba Idatziaren behin-behineko kalifikazioak jendaurrean jarri eta biharamunetik hasi eta bi egun balioduneko epean (URRIAREN 20an eta 21ean). Batzorde Ofizialak erreklamazioak ebatzi eta behin betiko emaitzak argitaratuko ditu AZAROAREN 3an, Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta hurrengo web orrietan:

http://www.centros.educacion.navarra.es/eibz/

http://www.educacion.navarra.es

http://www.navarra.es

AZTERKETA IKUSTEA

 Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute AZAROAREN 21ean eta 22an, 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.

AZAROAREN 25ean azterketak ikusteko saioak izanen dira, aldez aurretik emandako orduan.

Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.

AHOZKO PROBA (DATA ETA TOKIA)

 ·        DATA: AZAROAREN 5EAN.

 ·        TOKIA: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ)   Zubiarte, 13 - UHARTE-IRUÑEA

             Planoa

 AZAROAREN 3an, Proba Idatziaren behin betiko emaitzekin batera, azterketari bakoitzari AHOZKO PROBA egiteko dagokion ordua argitaratuko da.