Proba idatziaren behin betiko emaitzak eta Ahozko Probaren ordutegiak argitaratu dira. Ikusteko egin klik hemen.
PROBAREN BALORAZIOA
"Proba idatziaren zatietako bakoitza Gai edo Ez Gai izanen da. Proba osoa gainditzeko, Proba Idatziko bi zatiak gainditu beharko dira nahitaez." (ikus deialdia, 201/2010, abenduaren 24ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofiziala)
AZTERKETA IKUSTEA
Hautagaiek azterketak ikusteko aukera izanen dute. Horretarako, ordua eskatuko dute AZAROAREN 21ean eta 22an, 09:00etatik 14:30era bitartean, 848 42 65 93 eta 848 42 66 13 telefonoetara deituta.
AZAROAREN 25ean azterketak ikusteko saioak izanen dira, aldez aurretik emandako orduan.
Azterketa ikustera azterketaria bera agertuko da, nortasun-agiri nazionala edo agiri baliokidea aldean duela. Azterketak EGA azterketaren proba guztiak egin ondoren gainbegiratuko dira, eta horrek ez du inolaz ere eraginik izanen haien emaitzetan.
AHOZKO PROBA (DATA ETA TOKIA)
- DATA: AZAROAREN 5EAN, larunbata, 8:30etik 14:00etara
Mesedez, BEGIRATU ARRETA HANDIZ AHOZKO PROBA egiteko dagokizun ORDUA: ("Ahozko probaren egutegia" klikatuta). - TOKIA: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (EIBZ), Zubiarte, 13 - UHARTE-IRUÑEA
- Planoa
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





