| Modalitatea: | On line ikastaroa |
| Emailea: | Iñaki Mundiñano (EIBZko irakaslea) |
Hartzaileak
Euskaraz jarduten duten irakasleak
Aurkezpena
Nork ez ditu gogoratzen paperezko hiztegiak kontsultagai bakar ziren garaiak? Gaur egun hiztegiak inprimaturik kontsultatzeaz gain, beste tresna batzuen bidez kontsultatzeko aukera dugu: Interneten, CDtan, PDF dokumentuetan... Oinarria berdintsua bada ere, bilaketak egiteko modua eta lan egiteko modua aldatu dira.
Helburuak
- Euskara hobetzeko Interneten eskura ditugun tresnak eta baliabideak ezagutaraztea eta erabilaraztea.
Edukiak
- Lan egiteko oinarrizko tresnak.
- Interneteko bilatzaileak.
- Hiztegiak eta corpusak.
- Dokumentuak eta ereduak.
- Zalantzak argitzeko baliabideak.
Metodologia
Urtarrila bukatzerako, parte-hartzaile bakoitzak ikastaroa egiteko jarraibideak jasoko ditu. Ikastaroa EIBZren Moodle plataforman eginen da.
Ezinbestekoa
- Nork bere posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
- Eguneroko lanetarako, ordenagailuan eta Interneten lan egiteko gai izatea: web orriak kontsultatzeko, testu fitxategiak sortzeko, posta elektronikoa erabiltzeko…
Egutegia
- Hasiera: urtarrilaren 23an
- Bukaera: apirilaren 20an
Iraupena
Guztira: 40 ordu
Oharra
Partaideen kopurua mugatua izanen da (75, gehienez), izen-emate dataren arabera.
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





