| Modalitatea: | ikastaroa / modulua |
| Emailea: | Miren Basurto (EIBZko irakaslea) |
Hartzaileak
Euskaraz jarduten duten irakasleak
Helburuak
- Euskaltzaindiak argitaratutako arauak ezagutzera ematea; batez ere, Euskaltzaindiaren Araugintza I ikastaroan lantzen ez direnak.
- Lexikoa lantze aldera, Hiztegi Batua (hitz baztertuak, hitz hobetsiak...) arakatzea eta ezagutzea.
- Arauekin eta lexikoarekin lotuta dauden zalantzak argitzea.
Edukiak
- Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak ezagutu eta landu.
- Ohiko akatsak, kalko okerrak, etab. detektatu eta zuzendu.
- Horien inguruan sortzen diren sintaxi arazoak konpondu.
- Zalantzak argitzeko baliabideak (Internetekoak, batez ere) ezagutarazi.
Metodologia
Saioak, batez ere, praktikoak izanen dira. Ariketetatik abiatuta, sortzen diren zalantzak eta zalantzen inguruko teoria azalduko da. Aurrez aurreko saioetan lantzen diren gaiak sakontze aldera, etxean ere lan batzuk egin beharko dira.
Ezinbestekoa
Posta elektronikoa izatea
Tokia
Ikastaroa: EIBZn
Modulua: ikastetxean bertan edo eskualdeko ikastetxeren batean
Egutegia
Ikastaroa: 2012ko martxoak 1, 8, 15, 22, 29 (ostegunetan)
Modulua: EIBZren eta irakasle taldearen artean adostuko da
Ordutegia
Ikastaroa: 17:30 - 20:30
Modulua: EIBZren eta irakasle taldearen artean adostuko da
Iraupena
Guztira: 25 ordu
Aurrez aurre: 15 ordu (5 saio)
Bertaratu gabe: 10 ordu
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|





