EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Itzultek

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Itzulpengintzarako teknologia berriak

Modalitatea: On line ikastaroa
Emailea: Iñaki Mundiñano (EIBZko irakaslea)

Hartzaileak

Euskaraz jarduten duten irakasleak

Helburuak

  • Itzulpenak hobeki eta azkarrago egiteko baliabideak ezagutzea eta erabiltzea.
  • Hizkuntza zuzen eta egoki erabiltzeko baliabideak ezagutzea eta erabiltzea.

Edukiak

Ikastaroak 3 atal nagusi izanen ditu:

  • Itzulpen automatikoa: Interneten itzulpen automatikoak egiten dituzten webguneak ezagutu eta erabili: OpenTrad, Babelfish, Gtranslate…
  • Interneteko eta ordenagailuko baliabideak: bilatzaileak, hiztegi elektronikoak, posta zerrendak, corpusak, liburu digitalak… ezagutu eta erabili.
  • Itzulpenak egiteko berariazko programak: ezaugarriak, itzulpen programak, itzulpen memoriak…

Metodologia

Urtarrila bukatzerako, parte-hartzaile bakoitzak ikastaroa egiteko jarraibideak jasoko ditu. Ikastaroa EIBZren Moodle plataforman eginen da.

Ezinbestekoa

  • Nork bere posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
  • Eguneroko lanetarako, ordenagailuan eta Interneten lan egiteko gai izatea: web orriak kontsultatzeko, testu fitxategiak sortzeko, posta elektronikoa erabiltzeko… Programaren bat instalatu eta erabili beharko da.

Egutegia

Hasi: urtarrilaren 23an
Bukatu: apirilaren 20an

Iraupena

Guztira: 40 ordu

Oharra

Partaideen kopurua mugatua izanen da (75, gehienez), izen-emate dataren arabera.
Aurretik itzulpengintza ikastaroren bat egina izatea komeni da.