EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home Irakasleen prestakuntza Zerrenda Zalantzak argitzeko bidean (sintaxia) I

Zalantzak argitzeko bidean (sintaxia) I

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Modalitatea: ikastaroa / modulua
Emailea: Mª Jesus Asiain, QK (EIBZko irakaslea)

Hartzaileak

Euskaraz jarduten duten irakasleak.

Helburuak

  • Zalantzak autonomiaz argitzen ikastea.
  • Erabilera okerren arrazoiak ikustea (perpausaren osagaiak).
  • Zalantzak argitzeko hiztegiak nola eta zertarako erabili ezagutzea: Elhuyar eta Hiztegi Batua.
  • Interneten eskura ditugun kontsulta-liburuak ezagutzea: Zalantza Dantza, Kalko okerrak…; bertako adibideak ikusi eta erabiltzen ikastea.
  • Euskaltzaindiaren eta IVAPen webguneak ezagutzea, zalantzak argitzeko.

Edukiak

  • Perpaus-motak.
  • Emendiozko lokailuak: bakarrik, ere.
  • Sintaxi-arazoak: testu idatzietan egiten diren zenbait akats.

Metodologia

  • 4 saio aurrez aurre izanen dira eta, beste hainbeste, on line. On line egin beharreko lanak moodle plataforma erabiliz eginen dira.
  • Aurrez aurreko saioetan ariketen inguruan sortutako zalantzak argituko dira. Saioaren lehen zatian, eduki teorikoak ikusiko dira, eta on line egindakoaren gainean, sortutako zalantzak argitu.
  • Saio bakoitza bitan banatuko da: lehenengo zatian gelan azalpenak emanen dira, sortu diren zalantzen inguruan. Bigarrenean, berriz, ordenagailuan eginen dugu lan, Interneten dauden hainbat baliabide ikusteko.

Ezinbestekoa

Zalantzak argitzeko bidean I eta Zalantzak argitzeko bidean II izeneko ikastaroak eginak ez izatea
Posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea

Tokia

EIBZ (Zubiarte, 13 - 31620 Uharte)

Egutegia

Martxoak 13, 20, 27; apirilak 3 (astearteetan)

Ordutegia

17:30 - 20:00

Iraupena

Guztira: 20 ordu
Aurrez aurre: 10 ordu (4 saio; 2:30 ordu saio bakoitzeko)
Bertaratu gabe: 10 ordu