EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home Irakasleen prestakuntza Zerrenda Ipuin tailerra eta herri ipuinak

Ipuin tailerra eta herri ipuinak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Modalitatea: Ikastaroa / modulua
Emailea: Josu Jimenez (EIBZko irakaslea)

Hartzaileak

Euskaraz jarduten duten irakasleak.

Helburuak

  • Irakurriaren ulermena eta idazmena lantzeko materiala sortzea.
  • Ipuingintza lantzeko ariketak egitea.
  • Euskal tradizioko ipuingintza teknologia berriekin lotzea.

Edukiak

  • Baziren behin ipuinak.
  • Ipuin tradizionalak eta herri ipuinak.
  • Ipuinak kontatzen trebatzen gara.
  • Ipuinak sortzen dibertitzen gara.
  • Ipuin literarioak.

Metodologia

Ipuina eta ipuingintza baliatzen ahal ditugu egunero gure eskola eta institutuetan. Tailer bizi-bizia izan nahi duen honetan, ipuinak lantzen, irakurtzen eta horien gaineko ariketak egiten ikasiko dugu.

Bertaratu gabeko orduak on line, Moodle plataformaren bidez, eginen dira.

Tokia

Ikastaroa: EIBZn (Zubiarte, 13 - 31620 Uharte)
Modulua: ikastetxean bertan edo eskualdeko ikastetxeren batean

Egutegia

Bigarren lauhilekoan: otsailak 7, 14, 21, 28; martxoak 6, 13, 20, 27 (astearteetan)

Modulua: EIBZren eta irakasle taldearen artean adostuko da

Ordutegia

Ikastaroa: 17:30 - 20:00
Moduluaren ordutegia EIBZren eta irakasle taldearen artean adostuko da

Iraupena

Guztira: 35 ordu
Aurrez aurre: 20 ordu (8 saio)
Bertaratu gabe: 15 ordu