EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Home Irakasleen prestakuntza Zerrenda Interneteko baliabideak eskolan: web 2.0

Interneteko baliabideak eskolan: web 2.0

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Modalitatea: On line ikastaroa / Modulua
Emailea: Sagra Crespo (EIBZko irakaslea)

Hartzaileak

Euskaraz jarduten duten irakasleak.

Helburuak eta edukiak

  • Web 2.0 zer den ulertzea eta ezaugarri nagusiak ezagutzea, hau da, Interneten dauden baliabideak ezagutzea eta erabiltzea.
  • Klaserako izan daitezkeen erabilera praktikoak ikertzea.

Web 2.0n ari garenean, elkarlana ezinbestekoa da, horregatik atalka landuko dugu interesen eta denboraren arabera batean edo bestean parte hatzeko.

Aukera dago 7 atalen artean nahi dena/direnak egiteko:

Jario-irakurleak (10 ordu): blogen, podcast-en eta bestelako baliabideen jarraipena egiteko ezinbesteko tresna. Gaur egun informazio asko dago sarean eta etengabe eguneratzen ari da. Blogetan eta bestelako zerbitzuetan sortzen den berriak jarraitzeko modu erraz bat aztertuko dugu atal honetan: gu berrietara joan beharrean, berriak gugana etorriko dira.

Blogak (15 ordu): blogger plataforman blog bat sortuko dugu eta erabiltzen hasteko pausoak emango ditugu.

Google-en baliabideak (15 ordu): Googlen eskutik ia bulego osoa izan dezakegu eskura. Gure eguneroko lanerako baliagarriak diren tresna batzuk aztertuko ditugu: calendar, docs, igoogle...

Wikiak (10 ordu): dokumentu bat lagun batzuen artean osatzeko tresna, gure ikasleen taldeko lanak errazteko ezinbesteko baliabidea.

Twitter (10 ordu): mikrobloga, 140 karakteretan zure interesak kontatu, besteenak jaso.

Markatzaileak (10 ordu): Interneten aurkitzen ditugun toki gogokoak gordetzeko eta partekatzeko tresna. Gure ordenagailuan erabiltzen dugun nabigatzailean izaten ditugun “favoritos” edo laster-markak sarean izango ditugu, edozein tokitatik kontsultatzeko moduan eta besteekin partekatzeko.

Sare sozialak (10 ordu): ikertzen hasiko gara, zer diren, nola erabili, aukerak...

 

Metodologia

Irakaslearen gidaritzapean, parte hartzaileak baliabide digitalen erabileran trebatu eta beren gaitasun digitala hobetuko dute.

Ezinbestekoa

Nork bere posta elektronikoa eta Internet konexioa izatea.
Atal bakoitzaren aurretik izena ematea.
EIBZren Moodle plataforman eginen da lan.

Tokia

Ikastaroa: Moodle plataforma.
Modulua: ikastetxean bertan edo eskualdeko ikastetxeren batean

Egutegia

Ikastaroa:

  • Jario-irakurleak: urriaren 4tik urriaren 27ra
  • Blogak: azaroaren 2tik abenduaren 15era
  • Google-en baliabideak: urtarrilaren 16tik otsailaren 23ra
  • Wikiak: otsailaren 26tik martxoaren 27ra
  • Markatzaileak: otsailaren 26tik martxoaren 27ra
  • Twitter: apirilaren 16tik maiatzaren 4ra
  • Sare sozialak: maiatzaren 8tik ekainaren 6ra

Ordutegia

Modulua: EIBZren eta irakasle taldearen artean adostuko da

Iraupena

Guztira: 80 ordu
Atalka eginez gero, atal bakoitzari dagokion ordu kopurua

Oharra

Partaideen kopurua mugatua izanen da, izen-emate dataren arabera.

Ziurtagiriak azken atala egin ondoren banatuko dira. Bertan, egindako atalak eta orduak azalduko dira.

Moduluaren kasuan, programa, egutegia eta ordutegia EIBZren eta irakasle taldearen artean adostuko dira.