EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size

Kamishibai teknika

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Modalitatea: ikastaroa / modulua
Emailea: Josu Jimenez (EIBZko irakaslea)

Hartzaileak

Haur eta Lehen Hezkuntzako A eta D ereduetako irakasleak

Helburuak

  • Kamishibai berriak sortzea
  • Umeekin kamishibai berriak erabiltzea.

Edukiak

  • Kamishibai teknika zer den ezagutzea.
  • Euskaraz dauden kamishibai batzuk ikustea.
  • Kamishibai teknika ikasleekin erabiltzen ikastea.

Metodologia

Kamishibai teknikaren gaineko azalpen orokorra, euskaraz dauden kamishibai batzuk aurkeztu eta ipuin horiek eskolan umeekin nola erabili zehaztuko dugu.

Bertaratu gabeko orduak on line, Moodle plataformaren bidez, eginen dira

Ezinbestekoa

  • Posta elektronikoa izatea.
  • Internet konexioa.

Tokia

Ikastaroa: EIBZn (Zubiarte, 13 - 31620 Uharte)
Modulua: ikastetxean bertan edo eskualdeko ikastetxeren batean

Moduluen kasuan, ordutegia eta egutegia EIBZren eta irakasle taldearen artean adostuko dira.

Egutegia

Martxoak 1, 8, 15, 22 eta 29 (ostegunetan)

Ordutegia

17:30-19:30

Iraupena

Guztira: 20 ordu
Aurrez aurre: 10 ordu (5 saio)
Bertaratu gabe: 10 ordu