Zer da zerbitzua?
EIBZk irakasleei doan eskaintzen dien zerbitzua da.
Hizkuntzaren erabilera zuzena eta egokia bultzatzeko asmoa du.
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan nahiz euskaltegietan sortzen diren euskara-arazoei konponbide emateko zerbitzua.
Zerbitzu hau nola erabili
- Web orrian dagoen inprimakia bete beharko da.
- Ez da eskaera pertsonalik onartuko, hots, nork bere izenean EIBZko irakasle bati egindako eskaerarik.
- Eskaeraren arabera, dagokion EIBZko zerbitzuari helaraziko zaio galdera.
- Zuzen eta egoki erantzuten ahaleginduko gara, baina gure erantzunak ez dira eman ahal diren bakarrak izango, noski, batzuetan aukera bat baino gehiago izaten da-eta. Edonola ere, Euskaltzaindiak ezarritako arauak lehenetsiko ditugu, euskara batuari dagozkionak, alegia.
- Ez da onartuko udal edo gobernu administrazioek, unibertsitateek edo gurasoen elkarteek helarazitako eskaerarik.
Erantzunak non eta nola
Eskaera iristen denetik, bi eguneko epean eskaera jaso dela jakinaraziko da. Beharrezkoa ikusiz gero, informazio osagarria eskatuko da erantzun ahal izateko. Galde-erantzunak webgune honetan azalduko dira, baina ez da izen-abizenik agertuko. Hala ere, galdera hori bideratzeko, eskatzailearen datuak ere bidali behar dira.Eskatzaileak egiten duen galderaren erantzuna aldez aurretik webgunean badago, ez zaio erantzunik bidaliko. Bertan egon ezean, eskaera egin ahal izango du.EIBZk izanen du dokumentu ereduen jabetza, eta hauek edozein formatutan zabaltzeko eta erabiltzeko eskubidea izanen du (inolako izenik aipatu gabe, jakina).
Zerbitzuak:
Zuzenketa zerbitzua:
EIBZk zuzentzen dituenak honako hauek dira:
- Bilera deiak, aktak, jarraibideak eta abar.
- Euskarako itzulpenak :
- Itzulpen arruntak, hau da, ikastetxeetako edozein ohiko testu
- Eguneroko testuen itzulpenak, hau da, ikastetxeko edozein testu erraz, errepikakor edota estandar
- Lan akademikoen itzulpenak, eskolako lanekin lotura dutenak
Hizkuntza zerbitzua:
EIBZk honelako galderei erantzuten die:
Oro har hizkuntzarekin edota bereziki hezkuntza terminologiarekin zerikusia dutenak, ortografia, morfologia, sintaxia, estiloa, lexikoa, euskalkiak, erdarakadak...
Baliabide didaktikoak:
EIBZk ondoko zerbitzu hauek eskaintzen ditu:
- Alderdi didaktiko eta pedagogiko orokorrei buruzko aholkularitza, ikastetxeetan sor daitezkeen eskaera eta premiak bideratuz.
- Curriculum materialak bildu, aztertu eta aditzera ematea.
- Curriculumaren garapen didaktikoaren eta hizkuntza normalkuntzaren arloei dagokienez, irakasleek egindako ekarpenen inguruan aholkuak ematea.
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|



Kontsulta zerbitzua

