BERRIAK
- Gaur, apirilaren 23an, liburuaren eguna ospatuko dugu liburutegian. Irakasleok hiru ipuin hauetako bat irakurriko diogu gela bakoitzari: "Wonbat Txiki", " Nemesioren itzala" eta "Txakal Gorria".
Hoy, 23 de abril, celebramos el día del libro en la biblioteca. Profesores y profesoras leeremos uno de estos tres cuentos a cada grupo: "Wonbat Txiki", " Nemesioren itzala" eta "Txakal Gorria".
- Aurten Ermitaberriko menditaldeak 10. urteurrena ospatuko du. Datorren maiatzaren 13an Akomendi - Bardokaskoa mendian osaptuko dugu eta han Burlatako Tailer Eskolakoek guretzat egindako POSTA- KUTXATILA jarriko dugu.
8:30ean Elizgibela polikiroldegitik aterako gara. Norberak bere bazkaria eraman behar du.
Animatu eta Akomendin egun berezi hau ospatzera etorri !!!
- Este año se cumple el décimo aniversario de nuestro club de montaña. Lo celebraremos el próximo día 13 de mayo en el monte Akomendi - Bardokaskoa donde colocaremos un buzón propio que ha sido realizado por la Escuela taller de Burlada.
Saldremos del polideportivo Elizgibela. Cada uno debe lllevar su comida.
Animaos y venid a celebrar este día tan especial en Akomendi !!!
- Adi! 2012-2013 ikasturterako aurrematrikulazio datak: Otsailaren 6tik- 13ra
Bide batez, gai honekin lotuta datorren astelehenean, Urtarrilaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan eskolako Psikomotrizitate gelan izango dugun solasaldira gonbidatzen zaituztegu. Ondoren, eskola ezagutzeko aukera izango duzue.
- Guraso elkartearen bultzadaz eta gurasoen eta irakasleriaren elkarlanaz, 2012-2013 ikasturterako matrikulazio kanpaina indartu nahian antolatu den jaialdiaren berri eman eta, bidez batez, bertan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
EGUNA: URTARRILAK 21
ORDUA: 10:00-13:30
TOKIA: EUGENIO TORRES PLAZA
- 10:00: Eskolari buruzko panelen erakusketa eta informazio gunea. Irakasleekin egoteko aukera
- 10:00: Haurrentzako tailerrak
- 11:00: Burlatako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa
- 12:00: Txistorrada/txokolatada
Ekintzak 13:00ak arte izango ditugu
"HEZI ETA IRRI, BIZI ERMITABERRI!"
- Gure ikastetxea, 2011-12 ikasturtean zehar "fruta eta barazkien kontsumorako planean" parte hartzeko aukeratua izan da.
Plan honen helburua eskolako kideen artean fruta eta barazkien kontsumo maila hobetzea izango da, horrela, umeek txikitatik ohitura osasungarriak har ditzatela lortu nahi da.
Plana Haur Hezkuntzan jarriko da martxan Urriaren 3.astetik aurrera eta informazioa dagozkien familiei helaraziko zaie.
Informazio gehiago nahi izatekotan MEC-eko www.alimentacion.es web orrialdean kontsultatu dezakezue.



