Askatasuna BHI

Burlata Nafarroa

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Askatasuna BHI

JOLASEAN

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

JOLASEAN

Ez dakit bertsoen (h)istori(o)a nori galdetzen zaion. Euskara irakasleari beharbada. Historia mintegian bestela. Historia beti Historia da? Historia=Historia esago luke matematika irakasleren batek. Baina, Literatura Historia da? Matematikaren Historia zer da, Historia ala Matematika? Matematiken historia txapa ulergaitza dela esango lukete askok. Txapa ulergaitzak klaserako utziko ditut. Eta bertsoen (h)istori(o)a dakien norbait harrapatzean galdetu egingo diot bertso zirikatzaile horrena. Elkar zirikatu... ez dago gaizki elkar zirikatzen ikastea. Hori ere irakatsi beharko lukete. Elkar zirikatzearen historia?

Hau bai, badakit, bertsoak Euskara irakasleen kontu izan beharko lirateke. Inoiz ez didate irakatsi bertsoek zer esan behar duten. Beraz, nik nahi dudana esaten dut bertsoetan. Norbaitek irakasteko zerbait badu, hemen ikasle bat dauka zain. Txoriak harrapatzen jakinez gero...

 

Baldintza, subjuntibo,

kamuts eta mehar.

Isildu, ez egin barre

kaseetan zehar.

Beti gaituzten arren

denok txoratzear

irribarreak ere

guk lapurtu behar.

 

HEMEN GAUDE

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

HEMEN GAUDE!

Lasai,Miru, lapurtzea zilegi da lapurtzen dena irribarre bat denean. Ai, euskara mintegiaren txokoan berdez idatzitako bertsoa... Bertso horren (h)istori(o)a kantatuko bagenizu, bertsoak jarriko zenizkiguke. Baina tira, elkar zirikatzeko aitzakia eman digu eta ez da gutxi. Mila esker, Miru, zure hegaldian bidaide izateko gonbita egiteagatik.

Bukatzean aditzak

txukun deklinatzen,

nola tematzen geran

azterketak jartzen...

Helmugara heltzea

beharrezko al zen?

Noiz ikasiko dugu 

bideaz gozatzen?

 

 


 

ENBIDO

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ENBIDO

Badakit lapurtzea ez dagoela ongi (hori zioen etika irakasleak). Baina, batzuetan ezin tentaldiari eutsi. Euskara mintegiaren txokoan berdez idatzitako bertsoa aurkitu dut. Enbido euskara mintegiari (eta nahi duen edonori, noski). Ea lortzen dugun bertsotan batek besteari erantzutea. Baldintza hori, aurretik idatzitakoaren hariari jarraitzea. Bizitasuna, sormena, norgehiagoka eta, beti ere, elkarlana. Ez al da euskara lantzeko era polita? Tongue out

Zenbat kontron, talde lan

eta etsamina,

emaitza normalean

ez da atsegina,

arinduko lukete 

tripetako mina

ikasiko balute

maisuok adina.Tongue out

Hamaika mila apunte,

liburu eta txapa.

Eta azken azterketan

berriz ere kaka.

Maisua ibili arren

beti purrustaka

amaituko dugu, bai,

hasitako etapa.

 

Gainditugabekoak-Azterketen egutegia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ADI!

Ondoko lotura honetan gainditugabekoeen egutegia aurkituko duzue.

 

Eskola Kontseilua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

 

 LOGO_TXIKIA_WEB_ASKATASUNA_20101

 

 

ESKOLA KONTSEILURAKO HAUTESKUNDEAK

Ikasle eta guraso agurgarriak:

Dakizuenez, ikastetxeko Eskola Kontseiluaren berritze partziala burutzen ari gara. Hautagaiak aurkezteko epea bukatu ondoren, zein pertsona aurkeztu diren adierazi nahi dizuegu:

  • Ikasle sektorea: Pablo Gabriel Otxoa Gómez.
  • Guraso sektorea: Karmele Arocena Arizmendi.

Beraz, ikasleek zein gurasoek beren ordezkariak aukeratzeko hauteskunderik ez dute izango bi sektoreetan hautagai bakarra aurkeztu delako eta hauek zuzenean hautatuak izaten direlako.

Informazio hau lagungarri izan zaizuelakoan, adeitasunez

Zuzendaritza taldea

 

OHARRA: Hezkuntza Departamentutik 2012ko martxoaren 19a jai eguna izateko agindua jaso dugunez, kurtsoa egun bat beranduago bukatuko da, hau da, klaseak ekainaren 19an beharrean, 20an bukatuko dira.

 

 

 

ELECCIONES AL CONSEJO ESCOLAR

Estimados padres y madres:

Como ya sabéis, estamos celebrando la renovación parcial del Consejo Escolar del instituto. Una vez finalizado el periodo de presentación de candidaturas, os anunciamos las personas que se han presentado:

  • Sector alumnos/as: Pablo Gabriel Otxoa Gómez.
  • Sector padres y madres: Karmele Arocena Arizmendi.

En consecuencia, al haberse presentado una sola candidatura en ambos sectores, éstas se eligen automáticamente y no se llevarán a cabo las elecciones de estos dos sectores.

Esperamos que esta información haya sido de vuestro interés, cordialmente

El equipo directivo

AVISO: Debido a que desde el Departamento de Educación se nos ha indicado que el 19 de marzo de 2012 ha de ser día festivo, el curso escolar acabará un día más tarde, es decir, en lugar del 19 de junio, las clases terminarán el 20 de junio.

 

Attachments:
Download this file (Eskola Kontseiluko partaideak 2011-12tik aurrera.pdf)Eskola kontseiluk partaideak[ ]46 Kb
 


Orria: 1 Guztira: 4

EGUTEGIA

February 2012
M T W T F S S
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 1 2 3 4

EKINTZAK

Og Ots 09 @14:35 - 03:25
Hitzaldia-Batxi 1C/D- Matematika
Or Ots 10 @08:30 - 11:15
Andraize-DBH 4C- Orientazioa
Or Ots 17 @08:30 - 11:15
Andraize-DBH 3B- Orientazioa