JOLASEAN
Ez dakit bertsoen (h)istori(o)a nori galdetzen zaion. Euskara irakasleari beharbada. Historia mintegian bestela. Historia beti Historia da? Historia=Historia esago luke matematika irakasleren batek. Baina, Literatura Historia da? Matematikaren Historia zer da, Historia ala Matematika? Matematiken historia txapa ulergaitza dela esango lukete askok. Txapa ulergaitzak klaserako utziko ditut. Eta bertsoen (h)istori(o)a dakien norbait harrapatzean galdetu egingo diot bertso zirikatzaile horrena. Elkar zirikatu... ez dago gaizki elkar zirikatzen ikastea. Hori ere irakatsi beharko lukete. Elkar zirikatzearen historia?
Hau bai, badakit, bertsoak Euskara irakasleen kontu izan beharko lirateke. Inoiz ez didate irakatsi bertsoek zer esan behar duten. Beraz, nik nahi dudana esaten dut bertsoetan. Norbaitek irakasteko zerbait badu, hemen ikasle bat dauka zain. Txoriak harrapatzen jakinez gero...
Baldintza, subjuntibo,
kamuts eta mehar.
Isildu, ez egin barre
kaseetan zehar.
Beti gaituzten arren
denok txoratzear
irribarreak ere
guk lapurtu behar.





