Askatasuna BHI

Burlata

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hasiera EKINTZAK
EKINTZAK

VOLKSWAGEN NAVARRA LANTEGIRA BISITA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Martxoaren 20an Volkswagen lantegia bisitatzera joan ginen Batxillergoko 1. mailako Industria Teknologia eta DBH 4 mailako Teknologia hautazko ikasgaia dugun ikasleak. Bertan argazkirik edo bideorik ezin denez egin, hemen uzten dizkizuegu bideo pare bat ikusi genuena zuek ere ikusteko.

 

Gainera gehiago jakin nahi baduzue automobilen fabrikazioari buruz ondoko lotura bisitatzea gomendatzen dizuegu.

 

NAFARROAKO SELEKZIOAREKIN ESPAINIAKO TXAPELKETAN

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

NAFARROAKO SELEKZIOAREKIN ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Ekainaren 10etik 12ra jokatu da Valladoliden Espainiako atletismo txapelketa, kadete mailan. Bertan, Nafarroako selekzioarekin, bere modalitatean Nafarroako txapeldunak diren Askatasunako Aitor Larrayoz (disko jaurtiketa), Henar Etxeberria (3 km martxa) eta Ainhoa Clemente (300 m.h.) izan dira.

Festa giro apartan bizi izan dute kirola beste 16 Erkidegotako atletekin batera. Gainera, gure txapeldunek, dituzten markak hobetzea lortu dute eta, Ainhoaren kasuan, domina eskuratzeko ….. 9 segundu-ehunenera geratu da, finalean 4. postua lortuz.

JavaScript is disabled!
To display this content, you need a JavaScript capable browser.

Zorionak hiruroi !!!

 

Musikaren eguna institutuan

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Musikaren eguna institutuan

       Azaroaren 22an, institutuko artista batzuri esker, izan genuen musikaz gozatzeko aukera. Lehenengo sorpresa, goizeko 8,15etan, eskolako sarreran egin ziguten ongi etorria izan zen. Gero, atsedenaldian, berriz ere han aritu ziren gure gozamenerako.
    
      Ondoko bideoan, ikus dezakezue ekitaldia.

 

bideoa jeisteko:

http://blip.tv/file/get/Askatasunabhi-Musikaren_eguna_201011152.flv


 

DANTZA HISTORIAN ZEHAR_DANTZAN HAN ETA HEMEN_SUTONDOA_2010-4-29

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Dantzak ere izan zuen txokoa Kultur Etxean egin genuen emanaldian. Erakustaldi ederra eskaini ziguten batxilergoko ikasleek; dantzaren aurpegi ezberdinak ezagutzeko aukera izan genuen. Plazer handia izan zen ikusleentzat, izan ere zer ederragorik hitz egiten duten gorputzak jolasean ikustea baino!

Azken argazkia ere zoragarria, helduxeagoak eta gazteagoagoak denak elkarrekin oholtza gainean dantzan.

Bikain kuadrilla (Miren Arregi, Sara Celestino, Iratxe Eguzkitza, Irene Ferro, Oihane Goñi, Olaia Irigoien, Nekane Itoiz, Oihana Lopez, Jaione Vizcay eta Irati Zoco), bejondeizuela! Izugarrizko giroa jarri zenuten!

Batxilergoko lehenengo mailako Nekane Itoizek editatu du bideoa.

Jaitsi nahi izanez gero:

http://blip.tv/file/get/Askatasunabhi-SutondoanDantzan803.mpg

 

 

Zergatik aitona... _ Sutondoa_ 2010-4-29

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Apirilaren 29an Askatasuna institutuko ikasle, irakasle, langile eta gurasoek eskainitako "Sutondoa iraganetik etorkizunerako zubi"  emanaldiaren parte da Zergatik aitona ikuskizuna. Naiara Jimenez Batxilergoko lehenengo mailako ikasleak editatu du egun zoragarri hartako irudi bihurtu den bideoetako bat. 

Umeak galderak zor dizkio bizitzari, aitonak erantzunak. Juan Mari Lekuona olerkariaren "Zergatik aitona" olerkietan oinarrituta Ekaitz Goikoetxeak eginiko bertsoak dira musikaz jantzita ikasleek errezitatu zituztenak. "Zergatik aitona zaude okerturik, zergatik esan, buru zuriturik, umea naiz eta jakin nahi nuke nik..."

Aitona: Ekaitz Goikoetxea

Bilobak: Miren Yoldi, Maddi Zenotz, Mirari Narbarte, Leire Alonso, Ainhoa Ciriza, Josu Carte, Maite Zubillaga, Uxue Amatriain eta Nerea Fernandez.

Tronpetarekin: Claudia Rodriguez

Akordeoiarekin: Uxue Gartzia

Zeharkako txirularekin: Naiara Carrero eta Alazne Gonzalo

Biolontxelo eta biolinarekin: Leire eta Saioa Alonso ahizpak

Bideoa jaitsi nahi dutenentzat:

 



EGUTEGIA

May 2012
M T W T F S S
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3