Askatasuna BHI

Burlata

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Askatasuna BHI

Mobilizazioen egutegia

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hemen duzue maiatzarako proposatu diren mobilizazioen egutegia.

Ez dago salgai plataformaren bloga: http://ezdagosalgainosevende.wordpress.com/

 

"Ileak uretan" Josu Penadesen azken liburua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gure lankidea eta irakaslea den Josu Penadesek, liburu berria kaleratu du, "Ileak uretan".

Ileak uretan

Ileak uretan eleberriko protagonista, Inas, 1939an jaioa da. Inasek ez du bere aita ezagutu. Karrerako azken azterketa egin, eta biharamunean jakin du hura nola hil zuten Gerra Zibilean. Egun berean argitu du  bere kimikako ikasketak gerran izandako jokabidearen ondorioz aberastu zen aitonaren diruari esker egin ahal izan dituela eta hark bestelako ondasunik ere utzi diola herentzian. Urteak behar izan ditu ondasun horrekin zer egin erabakitzeko.
Iraganak jazartzen du Inas. Iragan hori hein batean berak ahalbidetua izan da; baina, bestalde, zati handi batean ez da bere esku egon eta burutua jaso du. Eguneroko gorabeherei erantzutea bezain nahitaezkoa gertatzen zaio bere iraganean arakatzea bizitzan aurrera egin ahal izateko. Nortasuna eraikitzeko beharrezkoa dela iragana esan ohi da; batzuetan, hala ere, zama bilaka daiteke.

Josu Penades Bilbao (Bermeo, 1962 Bigarren Hezkuntzako irakasle da. 1996an argitaratu zuen Lauaxeta: historian hezurmamituriko sinesmena izeneko saiakera. Bi eleberri argitaratu ditu honen aurrean: Etxea (2006) eta Jantzi beltz bi(2009). Harenak dira baita ere: Iluntzero elkarrekin (2001) etaHurrengo itsasgoren zain (2002) kontakizunak.

Alberdania-tik hartuta


Lehenengo kapitulua irakurri nahi izanez gero: klik egin!

Josu Penades

 

 

Liburuaren prentsa-ebakinak


«Ileak uretan»: zer oroitu eta zer ahantzi behar dugu bizi ahal
izateko?

Gara: «Ileak uretan»: zer oroitu eta zer ahantzi behar dugu bizi ahalizateko?

Berria: Pusketa bat argitan

 

Informazio gehiago

 

 

 

VOLKSWAGEN NAVARRA LANTEGIRA BISITA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Martxoaren 20an Volkswagen lantegia bisitatzera joan ginen Batxillergoko 1. mailako Industria Teknologia eta DBH 4 mailako Teknologia hautazko ikasgaia dugun ikasleak. Bertan argazkirik edo bideorik ezin denez egin, hemen uzten dizkizuegu bideo pare bat ikusi genuena zuek ere ikusteko.

 

Gainera gehiago jakin nahi baduzue automobilen fabrikazioari buruz ondoko lotura bisitatzea gomendatzen dizuegu.

 

JOLASEAN

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

JOLASEAN

Ez dakit bertsoen (h)istori(o)a nori galdetzen zaion. Euskara irakasleari beharbada. Historia mintegian bestela. Historia beti Historia da? Historia=Historia esago luke matematika irakasleren batek. Baina, Literatura Historia da? Matematikaren Historia zer da, Historia ala Matematika? Matematiken historia txapa ulergaitza dela esango lukete askok. Txapa ulergaitzak klaserako utziko ditut. Eta bertsoen (h)istori(o)a dakien norbait harrapatzean galdetu egingo diot bertso zirikatzaile horrena. Elkar zirikatu... ez dago gaizki elkar zirikatzen ikastea. Hori ere irakatsi beharko lukete. Elkar zirikatzearen historia?

Hau bai, badakit, bertsoak Euskara irakasleen kontu izan beharko lirateke. Inoiz ez didate irakatsi bertsoek zer esan behar duten. Beraz, nik nahi dudana esaten dut bertsoetan. Norbaitek irakasteko zerbait badu, hemen ikasle bat dauka zain. Txoriak harrapatzen jakinez gero...

 

Baldintza, subjuntibo,

kamuts eta mehar.

Isildu, ez egin barre

kaseetan zehar.

Beti gaituzten arren

denok txoratzear

irribarreak ere

guk lapurtu behar.

 

HEMEN GAUDE

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

HEMEN GAUDE!

Lasai,Miru, lapurtzea zilegi da lapurtzen dena irribarre bat denean. Ai, euskara mintegiaren txokoan berdez idatzitako bertsoa... Bertso horren (h)istori(o)a kantatuko bagenizu, bertsoak jarriko zenizkiguke. Baina tira, elkar zirikatzeko aitzakia eman digu eta ez da gutxi. Mila esker, Miru, zure hegaldian bidaide izateko gonbita egiteagatik.

Bukatzean aditzak

txukun deklinatzen,

nola tematzen geran

azterketak jartzen...

Helmugara heltzea

beharrezko al zen?

Noiz ikasiko dugu 

bideaz gozatzen?

 

 


 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

EGUTEGIA

May 2012
M T W T F S S
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3