HEMEN GAUDE!
Lasai,Miru, lapurtzea zilegi da lapurtzen dena irribarre bat denean. Ai, euskara mintegiaren txokoan berdez idatzitako bertsoa... Bertso horren (h)istori(o)a kantatuko bagenizu, bertsoak jarriko zenizkiguke. Baina tira, elkar zirikatzeko aitzakia eman digu eta ez da gutxi. Mila esker, Miru, zure hegaldian bidaide izateko gonbita egiteagatik.
Bukatzean aditzak
txukun deklinatzen,
nola tematzen geran
azterketak jartzen...
Helmugara heltzea
beharrezko al zen?
Noiz ikasiko dugu
bideaz gozatzen?







