Nazioarteko Urtea KIMIKA 2011

Aurten ospatzen da Nazioarteko Kimika Urtea.
Hain zuzen ere, aurten beteko dira ehun urte Marie Curie-ri Kimikako Nobel Saria eman ziotela, eta nazioarteko kimika elkarteen biltzarrak, kimikaren onurak azpimarratu nahi ditu, egungo bizimoduraren iraungarritasuna bermatzeko, nahiz Gizadiak aurrez aurre dituen erronkei (elikadura, ura, osasuna, energia edo garraioari) hobeto erantzuteko.
Dakizuenez, Kimika zientzia enpirikoa da eta 2011ko ekainak 9an denok izan ginen horren lekuko. Horretarako maila desberdinetako ikasleek, erreakzio kimiko batzuk egin zituzten.







