|
LIBURUAREN EGUNA 2012ko APIRILAK 23 |
|
|
|
Apirilaren 23an Mendigoiti eskolan liburuaren eguna ospatu dugu . Mila esker guraso eta lankideei, egun honetan antolatutako ekintzetan parte hartzeagatik.

|
|
SUSHI |
|
|
|
Lehen mailako ikasleak sukaldari trebeak bihurtu gara.
Lehen mailako ikasleek SUSHI eta ZUKUA egin dugu.
Eskolako kideek guk egindako janaria dastatu dute.
|
|
MENDIGOITIN KANTUZ 2012 |
|
|
|
2010-11 ikasturtean Mendigoiti eskolak "Mendillorrin kantuz" izeneko proiektuari hasiera eman zion.
"Iruñean kantuz" ekimenetik abiatuta, gure eskolak euskal kultura eta euskal kantak auzoko kaleetara eraman nahi zituen.
Horrela, joan den urtetik hasita, ikasle, irakasle eta guraso, elkarrekin, denok batera, goiz batez kalera kantatzera ateratzen gara.
Urtetik urtera gure errepertorioa zabaltzen saiatuko gara, ekintza honetan, helburu nagusiena euskal kantu zaharren kontserbazioa eta hedapena da eta.
Egun horretan gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu:
- ELKARTZEKO GUNEA: Mendigoiti ikastetxeko patioa.
- EGUNA ETA ORDUA: Apirilak 4, asteazkena, 10:45etan
- ABESTIEN LIBURUXKA: Eskolako patioan banatuko zaizkizue, egunean bertan.
- AUPA MENDIGOITIN KANTUZ!!!!!!
|
|
6. mailakoen kanpaldiko bloga |
|
|
|
Bihar Aste Txurira goaz eta 6. mailakoen gorabeherak jarraitu ahal izateko, blog bat sortu dugu.
Bertan gure argazkiak eta eguneroko gertakariak zintzilikatuko ditugu.
Beheko irudian klikatu blogean sartzeko.

|
|
|
|
|
<< Inicio < Prev 1 2 3 4 Próximo > Fin >>
|
|
Página 1 de 4 |
|
|
|
|
© Mendinet Aldizkaria - Mendigoiti IP. Potenciado por Joomla!. Valid XHTML and CSS.
Free template 'Colorfall' by [ Anch ] Gorsk.net Studio. Please, don't remove this hidden copyleft! |

|
|