HILDAKO AMA

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, Mikroipuinak, el 23 de mayo de 2012

Etiquetas:

HILDAKO AMA
Ipuin honek ama hilaren ibiliak dakartza, eta leran dator lerratuz Errusia hotz eta elurtutik.

Antzinako Errusian, herrixka urrun batean, alargun bat bizi zen bere hiru semeekin: bi bizkorrak ziren, eta hirugarrena inozoa. Bere senarra zenak, merkataria izanik, errublo asko utzia zion, diru puska bat alegia.

—Laster hilko naiz, zaindu ezazue zuen anaia—esan zien seme bizkorrei.

Eta lasai hil zen, bere seme bizkorrek esan ziotelako beti zainduko zutela anaia inozoa.

Eta anaia bizkorrek bien artean banatu zuten herentzia, anaia inozoaz oroitu gabe. Inozoak bere zatia eskatu zienean, ezkondu egin behar zutela eta diru guztia behar zutela erantzun zioten.

Inozoak ama bizkarrean hartu eta teilatura igo zen.

—Zatozte! Zatozte! Nire anaiek ama hil dute!

Oihu haiekin izututa, anaia bizkorrek ehun errublo eta zaldi bat eman zioten.

Inozoak ama leran ipini eta alde egin zuen.

Moskuko bidean zihoala zalgurdi dotore bat azaldu zitzaion aurrez aurre.

—Baztertu zaitez! —agindu zion hiriburutik zetorren jaunak.

—Baztertu zaitez zu! —esan zion inozoak.

Halako ozarkeriak suminduta, jaunak zigorrada bat eman zion. Baina inozoa jo ordez haren ama hila jo zuen, elur gainean etzanda utzirik.

—Nire ama hil duzu! Nire ama hil duzu! —hasi zen inozoa oihuka.

Jaunak, bidean metatzen ari ziren leretakoek eta gurdietakoek entzuteko beldurrez, ehun errublo eman zizkion isildu zedin.

Inozoak dirua hartu, ama leran ipini eta bidean aurrera jarraitu zuen ilundu arte.

Herri batera iritsi zen, eta popearen etxea non zegoen, Errusiako elizako apaiza non bizi zen galdetu zuen.

Popearen etxeko bodegan sartu zen: ezti eta esne potoz betea zegoen. Inozoak aulki batean jarri zuen ama, esne poto bat ipini zion ezkerreko eskuan eta koilara bat eskuinean. Eta upel baten atzean ezkutatu zen.

Handik gutxira popearen neskamea azaldu zen. Ikusi zuenean emakume batek esnegaina lapurtzen ziola, buruan jo zuen giltzarekin. Lurrera erori zen inozoaren ama.

—Laguntza! Laguntza! Nire ama hil dute! —egin zuen oihu inozoak, upel atzetik irtenda. Eskaileretan gora ekin zion lasterka, eta kalean azaldu zen oihuka:

—Laguntza! Laguntza! Popearen neskameak nire ama hil du!

Popeak jakin zuenean gertatzen zena, kalera irten eta honela esan zion inozoari:

—Isildu zaitez! Tori ehun errublo!

—Gutxi da! —esan zion inozoak.

—Doan lurperatuko dizut ama!

Eta hala konformatu zen inozoa.

Gero bere herrixkara itzuli zen hildako amarekin irabazi zuen dirua erakustera.

—Nondik atera duzu diru hori dena? —galdetu zioten anaiek.

—Ama salduta!

Hainbeste errublo ikusirik, anaia bizkorrek pentsatu zuten emakume zahar batek hainbeste balio baldin bazuen hilik, emakume gazte batek askoz gehiago balioko zuela.

Anaia bizkorrek beren emazte gazteak hil eta merkatura eraman zituzten, saltzeko.

Eta nekazariek, anaia biek egin zutena ikusi zutenean, salatu egin zituzten. Guardiak azaldu ziren, eta gogor lotu zituzten biak. Epaitu zituzten eta Siberiara bidali zituzten: han ikasiko zuten horren bizkorrak ez izaten.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

 

MUSIKA PIXKA BAT

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 15 de mayo de 2012

Etiquetas:

MUSIKA PIXKA BAT

Izarren hautsa-Mikel Laboa

Imagen de previsualización de YouTube

 

Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.

IRAKURKETA GAITASUN FROGA 2010/11

0

Publicado por Patxiku, en la categoría Frogak, L.H. 2. Zikloa, el 8 de mayo de 2012

Etiquetas:

IRAKURKETA GAITASUN FROGA 2010/11

http://www.educacion.navarra.es/portal/digitalAssets/49/49281_I_Irakurketa2011_LH4.pdf

 

Descargar (PDF, 212.99KB)

 

ZUZENKETA ORRIAK

http://www.educacion.navarra.es/portal/digitalAssets/49/49274_I_Irakurtzeko_gaitasuna_LH4_ZK_2011.pdf

http://www.educacion.navarra.es/portal/digitalAssets/49/49346_LH_2011_Nafarroako_emaitzak.pdf

 

 

 

IRAKURKETA GAITASUNA FROGA 2009-2010

0

Publicado por Patxiku, en la categoría Frogak, L.H. 2. Zikloa, el 8 de mayo de 2012

Etiquetas:

IRAKURKETA GAITASUNA FROGA 09/10

http://www.educacion.navarra.es/portal/digitalAssets/48/48215_2010_Irakurtzeko_gaitasuna-LH4.pdf

Descargar (PDF, 179.97KB)

ZUZENTZEKO KOADERNOAK

http://www.educacion.navarra.es/portal/digitalAssets/48/48212_Irakurtzeko_gaitasuna_LH4_Zuzenketako_koadernoa2010.pdf

http://www.educacion.navarra.es/portal/digitalAssets/48/48311_LH_2010_Nafarroako_emaitzak.pdf

 

 

 

 

MUSIKA PIXKA BAT

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 5 de mayo de 2012

Etiquetas:

MUSIKA PIXKA BAT

LORETXOA: EXKIXU

Imagen de previsualización de YouTube

 

Mendian larrartean
aurkitzen da loretxo bat.
Aurrean umetxo bat
loretxoari begira.

Loreak esan nahi dio
« Umetxo aska nazazu,
jaio naiz libre izateko
eta ez loturik egoteko. »

Umetxoak ikusirik
lorea ezin bizirik
arantzak kendu nahi dizkio
bizi berri bat eman.

Orduan izango bait du
indarra eta kemena;
orduan emango baitu
ugari bere fruitua.

MUSIKA PIXKA BAT

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 25 de abril de 2012

Etiquetas:

MUSIKA PIXKA BAT

Goazen- Hemendik at

Imagen de previsualización de YouTube

Goazen, goazen (8)

Kaleko garraxia
zer da demokrazia?
Hemen guk nahi duguna
gure askatasuna

Behin egin zuten deia hemen
borrokara joan gaitezen
Euskal Herrian baikaude
errepresioaren menpe

Bi estaturen artean 
jo ta ke segi lanean
horrela nahi dugu lortu
herri hau nazio sortu

JEIKI!! Euskaldun guztiok
haur, zahar, neska eta mutilok
GOAZEN!! Guztiok batera
Ikurriña askatzera (2)

Azken galtzen omen dena 
izaten da itxaropena
ez dugu galdu oraindik
sustraietan da bizirik

Horrela euskal etxeetan
herri eta baserritan
gazteek ikasi dute
ekin behar dela lortu arte

JEIKI!! Euskaldun guztiok
haur, zahar, neska eta mutilok
GOAZEN!! Guztiok batera
Ikurriña askatzera (2)

Garaia da ager gaitezen
mapa baten edo besten
sei euskal probintziak 
betirako bat eginak

Euskaldunon lurraldea
txuri, gorri ta berdea
horrela dugu gordeko
orain behin eta betiko.

JEIKI!! Euskaldun guztiok
haur, zahar, neska eta mutilok
GOAZEN!! Guztiok batera
Ikurriña askatzera (2)

MUSIKA PIXKA BAT

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 15 de abril de 2012

Etiquetas:

MUSIKA PIXKA BAT

Marinelaren zai-Sorotan Bele

Imagen de previsualización de YouTube

 

Arotzak zuen alaba bat
zen herriko xamangarriena
bi gizonek nahi zuten jabe izan
haren bihotzak nola esan.

-Zer dun, zer dun ene alaba
-Mariñela maite dut aita
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da
jauntxoa da hiretzat maitia.

Orduan egarriak denak ziren ba
maitasun ukatuarentzat
jauntxoa dator hire esku bila
marinela Irlandara doa

Hala izan zan eskontz behartua
aberatsik ez ziren han
ta guztiak dantzan, guztiak alai
mail ezberdinak ahaztuaz.

-Zer dun, zer dun ene alaba
-Mariñela maite dut aita
-Ez al dun ulertzen, ezinezkoa da
jauntxoaren emaztea zara.

Gaur egun oraindik ikus dezakegu
alaba hura lehioan
mariñelaren zai,zai
itsasoan du itxaropena.

MUSIKA: TXANOGORRITXO

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, Musika, el 10 de abril de 2012

Etiquetas:

MUSIKA

TXANOGORRITXO: ALAITZ ETA MAIDER

Imagen de previsualización de YouTube

MUSIKA PIXKA BAT

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 10 de abril de 2012

Etiquetas:

MUSIKA PIXKA BAT

LAU TEILATU: ITOIZ

 

Imagen de previsualización de YouTube

BATOKO XERTUKO

0

Publicado por Patxiku, en la categoría Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 5 de abril de 2012

Etiquetas:

 

Batoko Xertuko

Ipuin honek Batoko Xertuko gerlaria dakar, eta Txetxeniako mendietatik dator aholku ematen

Batoko Xertuko narte bat zen, garai zaharretako gerrari txetxeniarra. Ausarta zen oso, eta pobreak defendatzen zituen beti, horregatik maite zuten txetxeniar guztiek.

Merkatura zihoala, negar eta negar ari zen nekazari gazte batekin egin zuen topo.

Zer zeukan horren nahigabeturik galdetu zion Batoko Xertukok.

—Ama hil berria dut, horregatik egiten dut negar.

—Kontsola zaitez —aholkatu zion Batoko Xertukok—, baina zure ama ere kontsolatu behar zenuke.

Nekazariak utzi egin zion negar egiteari.

—Nola kontsolatuko dut ama, hila baldin bada?

—Hil ezazu zure ukuiluko abereren bat —esan zion Batoko Xertukok.

—Eta horrekin kontsulatuko ote da nire ama? —galdetu zion gazteak, ezin sinetsirik.

Eta Batoko Xertuko narte handiak honela erantzun zion:

—Hil ezazu animaliaren bat zure amaren izenean, horrela heriotza zure amaren gorputzetik irten eta animaliarenera pasatuko da.

Baina nekazaria maltzur samarra zen.

—Zergatik sinetsi behar dizut?

—Sinesten ez badidazu —esan zion Batoko Xertukok—, datorrela nirekin zure lagunik onena, eta bitartean zuk hil ezazu animaliaren bat amaren izenean. Zure lagunak esango dizu benetan ari naizen ala ez.

Eta horrela, baietz esan zion nekazariak.

Batoko Xertuko eta nekazariaren lagunik onena beste mundura abiatu ziren.

Nekazariak, bitartean, oilo bat eta oilar bat hil zituen, lumatu zituen eta zatitan ebaki zituen, ogiz betetako saski batekin pobreen artean banatzeko.

Batoko Xertuko eta nekazariaren lagunik onena beste munduko mendi batera iritsi ziren. Han bizi zen hildako ama.

Honela esan zien hildako amak:

—Esaiozue nire semeari eskertu egiten dizkiodala oiloa eta oilarra.

Eta eskua mendiaren gailurrera luzatuz, oiloa, oilarra eta saskia bete ogi erakutsi zizkien.

Batoko Xertuko eta nekazari umezurtzaren lagunik onena mundu honetara itzuli ziren, eta Batoko Xertukok honela esan zion:

—Ikusi genuen zure ama. Eskertzen dizu bidali zeniona.

Baina nekazaria oso maltzurra zen.

—Zeinen gauza bitxia!

—Bitxia, zergatik? —esan zuen Batoko Xertukok.

—Ez nuelako batere animaliarik hil nire amarentzako —bota zuen nekazariak, gezurretan.

Orduan bere lagunik onena mintzatu zen.

—Zure amak oilo bat, oilar bat eta saskia bete ogi zeuzkan.

Hitz hauek frogatu zuten Batoko Xertuko eta lagunik onena benetan ari zirela.

Eta gertatu honetatik sortu omen zen Txetxenian hildakoak ohoratzea haien omenezko otordua eginez, eta mundu osora zabaldu zela Txetxeniatik ohitura hau.

Eta hauxe izan zen Batoko Xertuko narte handiaren, gerrari handiaren garaitzarik handienetako bat.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

 

ARTETAKO ITURBURUA

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, Ura, el 1 de abril de 2012

Etiquetas:

ARTETAKO ITURBURUA

Joan den urtean Artetako iturburua (Ultzurrun) ezagutzera txangoa egin genuen.

Hona hemen Iruñera ura eramateko erabiltzen den iturburuaren bideoa.

Imagen de previsualización de YouTube

NACEDERO DE ARTETA

El año pasado fuimos a conocer el nacedero de Arteta.

Aquí tenemos el vídeo explicativo de como se lleva el agua de Arteta a Pamplona.

URA

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, Ura, el 31 de marzo de 2012

Etiquetas:

URA

Urari buruzko bideo interesgarria dugu hemen.

Bideo hau atentzio handiarekin ikusi behar dugu, gero galdera batzuei erantzun behar diegu eta.

Imagen de previsualización de YouTube

Koadernoan erantzun beharreko galderak:

Sakatu hemen galderak erantzuteko.

Informazio gehiago nahi baduzu, sakatu hemen

EL AGUA

Aquí tenemos un interesante vídeo sobre el agua.

 

5. GAIA- URA, BIZITZAREN ITURRI!

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, Proiektuak, Ura, el 31 de marzo de 2012

Etiquetas:

5. GAIA-URA, BIZITZAREN ITURRI!

Gai berriarekin hasi gara dagoeneko. Izenburuak erraten duen bezala, gai honetan URA landuko dugu. Laborategian ibiliko gara uraren propietateak ikasteko, bere erabilerak ikasiko ditugu, kutsadura eta erabilera okerra ere ikasiko dugu…

Beti bezala, etxean gaiarekin zerikusia duen materialarik baldin baduzue, gelara ekartzea eskertuko genuke.

 

TEMA 5 – EL AGUA, FUENTE DE VIDA

Ya hemos empezado con el tema nº 5. Como bien indica el título, durante este tema trabajaremos el tema del agua. Aprenderemos sus propiedades, utilidades, la contaminación,…

Como siempre, si alguien tiene material sobre el tema, este es el momento de traerlo al aula para que todos podamos disfrutarlo.

 

MUSIKA PIXKA BAT

0

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 28 de marzo de 2012

Etiquetas:

MUSIKA PIXKA BAT

FURRA-FURRA: OSKORRI

Imagen de previsualización de YouTube

MUSIKA: BADIRA HIRU ASTE

2

Publicado por Patxiku, en la categoría L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, Musika, el 27 de marzo de 2012

Etiquetas:

MUSIKA

BADIRA HIRU ASTE

Imagen de previsualización de YouTube

SU BILA ZAKUR

0

Publicado por Patxiku, en la categoría Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 26 de marzo de 2012

Etiquetas:

Ipuinak
 

SU BILA ZAKUR

Ipuin honek Zakur eta Otso dakartza, Pueblo izeneko indioek beren lurrezko etxeetan kontatzen duten moduan.

Gizakiek sua zeukaten.

Gizakiek bakarrik zeukaten sua.

Otsokok ez zeukan surik: hotza eta gosea zeukan.

Otsoko eta Zakur lagunak ziren.

Honela esan zion Otsokok Zakurri:

«Pueblo indioek sua daukate. Zoaz eta ken iezaiezu txinparta bat».

Gizakiengana hurbildu zen Zakur.

«Kaixo, Zakur!» esan zioten.

«Kaixo, Zakur!», bera ere gizakia balitz bezala.

Jaten eman zioten, eta teilatupean lo egiten utzi.

Hurrengo egunean ere jaten eman zioten.

Eta su bazterrean egin zuen lo.

Ez zeukan goserik, ez zeukan hotzik.

Ahaztu egin zen Otsokoz.

Eta gizakiei txinparta lapurtu behar ziela ere ahaztu egin zitzaion Zakurri.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

 

Jauregiko sagua eta baratzeko sagua

0

Publicado por Patxiku, en la categoría Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 25 de marzo de 2012

Etiquetas:

Ipuinak
 

Jauregiko sagua eta baratzeko sagua

Ipuin honek jauregiko sagua eta baratzeko sagua dakartza, eta mahasti eta lorategietako Italiatik dator izuturik.

Italian, Campobasso izeneko herri bateko jauregian, sagu bat bizi zen. Ez zitzaizkion interesatzen aretoak edo lorategi botanikoa. Sukaldea maite zuen saguak.

Sukaldean kea, usainak, ogi apurrak…

Eta gazta bat mahai gainean!

Eta sukaldaria oilategian!

Saguak mahaiaren hankatik gora ekin zion, konturatu gabe armairuaren gainean…

Beste gazta bat?

Ez, armairuaren gainean aretoak eta lorategi botanikoa maite ez zituen beste lagun bat zegoen. Hark ere sukaldea maite zuen.

Bai: mahaiaren gainean gazta, armairuaren gainean katua.

Eta mahaiaren gainera egi zuen jauzi katuak.

Saguak mahaiaren hankan behera egin zuen lurreraino, eta atearen zirrikitutik eman zion ihesari.

Ihes eta ihes joan zen baratzeko saguarenera iritsi arte. Hark ez zeukan ez aretorik ez lorategirik: lurpeko zuloan bizi zen.

Hantxe geratu zen ikara joan zitzaion arte.

Ahaztu egin zen saguaz, baina ez jauregiko sukaldeaz. Halako usain gozoa zegoen han, hainbeste ogi apur…!

Eta egun batean honela esan zion jauregiko saguak baratzeko saguari:

—Baratzeko sagu barazki-jalea, ezagutu nahi al duzu nire osabaren jauregia?

Noski ezagutu nahi zuela jauregia baratzeko saguak! Jakin nahi zuen nola bizi ziren han.

Eta jauregira joan ziren biak.

Igo ziren leihoraino eta…

Urdaiazpikoa mahai gainean!

Eta sukaldaria ikuiluan!

Baratzeko saguak ez zekien zer zen hura.

—Oso goxoa da! —esan zion jauregiko saguak.

Eta besterik gabe, beldurra ahaztuta, sukaldean sartu zen jauregiko sagua.

Mahaiaren hankan gora abiatu zen…

Urdaiazpikoraino iritsi zen…

Ahoa zabaldu zuen…

Baina urdaiazpikoari haginka egin baino lehen…

Piztia bat sortu zen labetik! Bibote luzeko eta atzapar zorrotzeko piztia bat!

— Iii… iii… iii…

Baina ezin izan zuen ihes egin. Katuak atzaparretan zeukan harrapatua.

— Iiii… iiii… iiii…! Iiii… iii… iii…!

Eta leihoan gelditua zen baratzeko saguak honela esan zuen bere artean:

«Osabak iloba horrela hartzen badu, nola hartuko ote du ezagutzen ez duena!»

Eta bere zulora itzuli zen lasterka bizian, jauregian nola bizi ziren ondo ikasita.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

 

Bidaiari nekatua eta emakume bereberra

0

Publicado por Patxiku, en la categoría Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 24 de marzo de 2012

Etiquetas:

Ipuinak
 

Bidaiari nekatua eta emakume bereberra

Ipuin honek nekatua zegoen bidaiariaren belarriak dakartza, eta ihesian dator berebereen lurraldetik.

Behin batean, Atlas mendietan, bereberrak bizi diren goi alde hartan, bidaiari bat iritsi zen aterpe eske.

Etxean hartu zuen nekazari batek, eta bereberren ohiturak agintzen duen moduan, oilasko bi lumatu zituen emazteak atondu eta hirurek afaltzeko.

Gero ezti bila irten zen, bidaiaria deskantsuan utzita.

Emazteak, haurra bizkarrean bilduta zeukala, oilaskoak atontzeari ekin zion sukaldean: hilabeteak ziren oilaskorik jaten ez zutela.

Haurra itzarri egin zen, eta negar batean hasi zen. Baina amak ez zion entzuten, sukaldeko lurrin gozoak zoratua zeukan.

Negar eta negar.

Bidaiariak ezin zuen deskantsatu garrasi haiekin, eta sukaldera hurreratu zen.

—Zer dauka haur honek? Ezin dut deskantsatu.

Emakumeari ez zitzaion asko gustatu bidaiariak esandakoa: haurrak ezin zuen egin gura zuena bere etxean?

Eta honela erantzun zion emakume bereberrak deskantsatu ezin zuen bidaiariari:

—Entzun, jauna: haurra negarrez hasten da bidaiari bat azaltzen den aldiro, eta ez da isiltzen senarra azaltzen den arte bere labanarekin. Orduan bidaiariari belarri biak moztu eta haurrari ematen dizkio, jolaserako.

Eta oso nekatua zegoen arren, bidaiariak bere motxila hartu eta antxintxiketan alde egin zuen senar-emazte bereberren etxetik.

Orduan emazteak gorde egin zuen kazuela, eta senarra azaldu zenean honela esan zion:

—Bidaiariak ihes egin du oilaskoak hartuta!

Senarra, haserrearen haserrez, bidaiariaren atzetik irten zen arin batean.

—Ez eroan biak, emon iezadazu bat!

Bidaiari nekatuak antxintxiketan jarraitzen zuen, neke barik.

—Ez eroan biak, emon iezadazu bat!

Baina bidaiariak ez zuen belarririk galdu gura, eta gero eta biziago egiten zuen ihes.

Korri eta korri.

Eta, bitartean, emakume bereberrak oilasko biak jan zituen bere semearekin.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

 

TXIMINOEN LAGUNA

0

Publicado por Patxiku, en la categoría Alegiak, Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 23 de marzo de 2012

Etiquetas: ,

 

TXIMINOEN LAGUNA

Ipuin honek Xanken tximinoen laguna dakar, eta Txinatik dator intxaur biltzen.

Sung izeneko herri batean, urrun, Txina esaten zaion lurralde handian, tximinoak izugarri maite zituen haur bat bizi zen. Xanken zuen izena.

Xankenek egunero ematen zien jaten tximinoei.

Eta tximinoek ere izugarri mate zuten Xanken.

Batzuetan, berak jan behar zuen arroza, tximinoei ematen zien.

Tximinoen garrasiak egunero entzunda, Xankenek, azkenean, ulertu egin zuen tximinoek zer esaten zioten elkarri. Tximinoen hizkera konprenitu zuen.

«Tximinoen laguna» esaten zioten, eta Xanken harro zegoen horrela esaten ziotelako.

Baina halako batean lehortea iritsi zen lurralde hartara, lehorte handia. Errekak mehetu egin ziren, landareak ihartu egin ziren, abereek ez zeukaten zer jan, eta gizakiek ere gutxi.

Gero eta urriagoa zen, gero eta eskasagoa, tximinoen otordua. Eta ez zeuden pozik.

Xanken triste zegoen, tximinoak horrela ikusita.

Behin, beste janaririk ez eta zazpi gaztaina erakutsi zizkien.

—Hiru gaztaina emanen dizkizuet bazkaritarako, eta afaritarako lau gaztaina emanen dizkizuet.

Eta tximino guztiak garrasika hasi ziren.

Ez, ez, ez!

Ez zeuden konforme, gutxi iruditzen zitzaien.

Orduan honela esan zien Xankenek:

—Ongi da, arrazoia daukazue.

Isildu egin ziren tximinoak, adi.

—Lau gaztaina emanen dizkizuet bazkaritarako, eta afaritarako hiru gaztaina.

Eta hori entzunda, tximino guztiak hasi ziren jauzika eta bibaka, pozak zoratzen.

Horrela jarraitu zuen Xankenek tximinoen laguna izaten, euria berriz hasi zuen arte.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

 

ZERGATIK KROKODILOAK EZ DUEN OILOA JATEN

0

Publicado por Patxiku, en la categoría Alegiak, Ipuinak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 22 de marzo de 2012

Etiquetas: ,

 
ZERGATIK KROKODILOAK EZ DUEN OILOA JATEN
Ipuin honek oiloa jan nahi izan zuen krokodiloa dakar, eta pigmeoen lurraldetik dator igeri.

Afrikako ibaia da Ogoué ibaia. Hori orain denok dakigu, baina garai batean Ogoué ibaia akula, akowa, baka, bakoia, babongo eta bakuyitarrek bakarrik ezagutzen zuten. Guk pigmeoak esaten diegu akula, akowa, baka, bakoia, babongo eta bakuyitarrei, baina izen okerra da. Garai hartan, beraz, Ogoué ibaia akula, akowa, baka, bakoia, babongo eta bakuyitarrek bakarrik ezagutzen zutenean, bazen oilo bat egunero ibai ertzera azaltzen zena.

Uraren korronteak jaki puskak uzten zituen ibai ertzean, horregatik azaltzen zen han oiloa.

Baina Ogoué ibaian krokodiloa zen jaun eta jabe.

Eta krokodiloak ere gosea izaten zuen.

—Ai, neba maitea! Ez nazazula jan!

Krokodiloa harriturik geratu zen hura entzunda, eta bakean utzi zuen oiloa.

«Neba esan dit, nire arreba balitz bezala!» zioen krokodiloak bere artean.

Egun gutxi barru, oiloa azaldu zen berriro ibai ertzean.

Eta krokodiloak jauzi egin zuen Ogoué ibaiaren erditik, oiloa irensteko asmoz.

—Ai, neba maitea! Ez nazazula jan!

Eta krokodiloa, guztiz harriturik, uretan murgildu zen ostera.

«Neba esan dit, nire arreba balitz bezala!» zioen krokodiloak, «Baina oiloa lehorrean bizi da, eta ni uretan!»

Kezka harekin ezin bizirik, krokodiloak Nzambé bisitatzera joatea erabaki zuen, Nzambé baitzen akula, akowa, baka, bakoia, babongo eta bakuyitar guztien aitona jakintsua.

Bidean muskerra topatu zuen, aspaldiko laguna.

—Nora zoaz, krokodilo laguna?

—Nzambé-rengana noa, galdera bat daukat hari egiteko.

—Zer galdera? Arazoak dauzkazu?

—Oiloa jan nahi nuke, baina ahoa zabaltzen dudanean, «Ai, neba maitea! Ez nazazula jan!» esaten dit. Zergatik ote da? Ni uretan bizi naiz, eta bera lehorrean. Nola izango da nire arreba?

Orduan honela esan zion muskerrak:

—Krokodilo laguna, ez zaitezela ergela izan. Halako galdera egiten badiozu Nzambé-ri, barregarri geratuko zara. Zer ardura du oiloa lehorrean bizitzea eta zu uretan? Ahateak eta dortokak uretan bizi dira, eta arrautzak erruten dituzte, oiloak bezala. Eta krokodiloak ere ez ote ditu arrautzak erruten?

—Bai… —erantzun zion krokodiloak, lotsak gorrituta.

—Oiloa zure arreba da! —argitu zion muskerrak.

Horra zergatik krokodiloak ez duen oiloa jaten.

Testua: Koldo Izagirre

Ahotsa: Ramon Agirre

Â