ALEGIA
2
Publicado por Patxiku, en la categorÃa Alegiak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 1 de febrero de 2012
Etiquetas: Alegiak
Astoa eta mandoa elkarrekin zihoazen. Bien zama berdina zela ikustean, astoa haserretu egin zen, jateko orduan mandoari bi aldiz gehiago ematen baitzioten. “Zergatik ez du mandoak nik baino zama handiagoa eramaten?”, esaten zuen. Baina laster ikusi zuen mandazainak astoak ezin zuela aurrera egin; orduan zama pixka bat kendu eta mandoari bota zion. Aurrera segi eta astoa gero eta nekatuago zegoenez, zama gehiago kendu eta mandoari gaineratu zion. Orduan mandoak astoari begiratu eta esan zion: “Aizu, eta orain ez zaizu iruditzen zuk baino bi aldiz gehiago merezi dudala?”

Ikaskizuna: Hobe da inoren jarrera ez epaitzea hasieran, bukaeran baizik.









kaixo!!!
Egun hauetan irristaketan oso ongi pasatu dugu eta irristatzen ikasi dugu.Baina
berriro joan nahi dugu.Zuk nola pasatu duzu irristatzen, Patxiku.
Aupa Mikel eta Jon:
Pozten naiz zuek ongi pasatu izanaz. Nabaritu zaizue asko ikasi duzuela. Oso patinatzaile onak zarete.
Nik hagitz ongi pasatu nuen. Niri kirola egitea aunitz gustatzen zait.
Agur-gur.