Publicado por Patxiku, en la categorÃa Alegiak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 7 de febrero de 2012
Etiquetas: Alegiak, Leire
ARDIA ETA SAGUA
Baziren behin, ikuilu batean bizi ziren ardi eta sagu bat. Ardia lotsatia zen eta sagua arina.
Arratsalde batean sagua joan zen gaztaren bila eta tuberia batean sartu zen. Han gazta bat ikusi zuen baina oso urruti zegoenez esfuerzo piska bat egin eta ailegatu zen.
Gero, urrutitik ikusi zuen ura etortzen zela, saiatu zen ihes egiten baina trabatuta  gelditu zen. Ardiari laguntza eskatu zion, baina ardiak ez zion entzuten.
Ardia gustura jaten zegoen eta entzun zuen sagutxoaren laguntza eskaria:
-Laguntza, laguntza!
Ardia beregana joan zen, ikusi zuen tuberian harrapatuta zegoela baina ez zekien zer egin. Horregatik, laguntza eskatu zuen ikuiluko beste animaliei.
Animaliek sagutxoari buztanetik soka bat jarri zioten eta tiraka egin zuten. Azkenean, sagutxoa atera zen eta guztiak oso pozik jarri ziren.
Irakaspena: Lagun batek arazo bat badauka, konpontzen lagundu behar diozu.
Egilea: Leire Ashqui








