Alegia

0

Publicado por Patxiku, en la categoría Alegiak, L.H. 2. Zikloa, L.H. 4. maila, el 8 de febrero de 2012

Etiquetas:

LEHOI ZAZARRA ETA AZERIA

Lehoi batek, zahartu zenean, ezin zuen janaria indarrez eskuratu, eta burua erabiltzea erabaki zuen.

Haitzulo batean sartu eta gaixoaren plantak egiten zituen eta bisitatzera hurbiltzen zitzaizkion animaliak jaten zituen.
Azeria, ordea, trikimailuaz ohartu egin zen eta haitzuloaren sarreratik, barrurago joan gabe, ea zer moduz zegoen galdetu zion.

-Gaizki!- erantzun zion lehoiak, eta zergatik ez zen barrura sartzen galdetu.

Azeriak erantzun zion:

-Hanka-arrastoa dagoelako barrura bidean, baina batere ez kanpora irteten denik.
Ikaskizuna: Horrela, zuhurrak arrastoen arabera arriskuak sumatu eta saihestu egiten ditu.

Share and Enjoy:
  • Imprimir
  • Digg
  • StumbleUpon
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Yahoo! Buzz
  • Twitter
  • Google Bookmarks

Escribir un comentario